Pello Lizarralde, Jose Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo artistak beraiek izango dira Sastraka erakusketaren nondik norakoak azalduko dizkigutenak bisita gidatu honetan.
Nondik abiatu zen ideia? Nola eman da sorkuntza kate hau? Zeintzuk izan dira prozesuaren xehetasunak? Nolatan erabaki zuten erakusketa formatua bereganatzea? Honen zein liburuaren errealitatea beraien bizipen propioetatik entzuteko aukera egongo da maiatzaren 14an, larunbatean, egingo den bisita gidatuan. Bisita goizeko 12:00etan izango da ur-biltegi zaharrean.
Erakusketa maiatzaren 6tik 29ra bitartean Gasteizko ur-biltegi zaharrean egongo da ikusgai. Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Guzti honekin Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegi zaharrean maiatzaren 6tik 29ra ikusi ahal izango dugun liburuaren argitalpena eta erakusketa burutu dute.
Erakusketaren ordutegia
Ostegunetan eta ostiraletan: 18:00–20:00
Larunbatetan: 12:00–14:00 / 18:00–20:00
Igandeetan eta jaiegunetan: 12:00–14:00
Ekintza osagarriak
Bisita gidatu honetaz gain, honako hauek izango dira erakusketaren inguruan antolatu diren ekintza osagarriak:
- Irekiera-ekitaldia: maiatzaren 6an 19:00etan
- Don Inorrez [Kontzertua]: maiatzaren 8an egingo da, goizeko 12:30etan. [Gonbidapenak: hemen]
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 5etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak..
- Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.