Sara Azurza abeslari donostiarrak Iker Laurobarekin eman zituen lehen urratsak, eta, aurrerago, beste abeslari eta talde batzuekin kolaboratu zuen, hala nola Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley.
2018an bakarkako bere lehen lana aurkeztu zuen: Theorein. Diskoa, batez ere berak idatzitako abestiez osatua, lasaia eta akustikoa da, eta pop-era hurbiltzen da.
Azken bi urteetan, Sara bere estilo propioaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean. Abeslariak beti izan ditu erreferente Amerikako eta Ingalaterrako bakarlariak. Oraingoan proposamen berri batekin dator, bere abesti berriei soul ukitua emanez.
Oihanederreko kontzertuan Iker Laurobak lagunduko dio, eta bere azken kantak ere aurkeztuko dizkigu: Ez Ohildu eta Together.
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 17tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
- Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.