Irten hizkuntzaren armairutik

maiatza
05
osteguna
19:00
2016

Irten hizkuntzaren armairutik_webNon jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?  EMUN Aholkularitzak ibilbide luzea du hizkuntza portaera aldaketetan eragiten duten faktoreak aztertzen. Horren emaitza da Durangoko azokan aurkeztutako “Irten hizkuntzaren armairutik ” liburua.

Baldin badakigu egoera jakin batzuetan zergatik erabiltzen dugun euskara edo gaztelania, zein mekanismo jartzen diren abian, orduan hurbilxeago izango dugu euskarara aldatzeko aukera erreala.

 Saio honetan Ainhoa Lasa Emuneko adituarekin  mekanismo horiez hitz egiteko eta gure esperientzia eta zalantzak konpartitzeko aukera egongo da. GEU elkartearekin elkarlanean antolatutako ekintza bat da.

ZOZKETA: “Irten hizkuntzaren armairutik”  liburuaren ale bat nahi duzu? Erantzun honako galdera eta erantzun zuzenean artean hainbat libururen zozketa egingo dugu.

Erantzunak bidaltzeko epea: Maiatzaren 3ra arte.

Zer-nolako liburua da?

a)  Autolaguntza liburua b) Linguistika liburua  d) Soziolinguistika liburua

Parte hartu!