ekaina
09
Osteguna
19:30
Ortuño

rr hots zehazgabea garai zehazgabeetarako
rr soinu dardarkaria garai dardaratuetarako
Hitz eta bertso errezitaldian,
garaiaren erradiografia mugitu bat
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira ekainaren 2tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
- Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.