Petit pays Éric Barbier, 2020 - Frantzia/Belgika, 111'

apirila
05
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Udaberriko lehenengo emanaldian Petit pays ikusteko aukera izango duzue.

1990eko hamarkadaren hasieran, Gaby pozik bizi da Buyumburan, Burundiko hiriburuan, bere familiarekin: bere arreba txikia Ana; bere aita Michel, enpresari frantsesa, eta bere ama Yvonne, ruandarra.

Gaby arduragabe bizi da, ikaskideekin bihurrikeriak egiten eta bere “herrialde txikian” bizitzaz gozatzen. Baina egun batean, bi etnia nagusien (hutuak eta tutsiak) arteko tentsio politikoak hilabeteak iraun ondoren, gerra zibila piztu da Burundin eta Ruandan.

Gaël Fayeren bestseller homonimoaren moldaketa.

Gaztelaniazko azpitituluak dituen trailerra
  • Jatorrizko izenburua: PETIT PAYS
  • Urtea: 2020
  • Iraupena: 111′
  • Zuzendaria: Éric Barbier
  • Gidoia: Éric Barbier
  • Ekoizpena: Éric jehelmann, Philippe Rousselet, Jérôme Salle / Jerico, Super 8 Production
  • Musika: Renaud Barbier
  • Muntaketa: Jennifer Augé
  • Aktoreak: Jean-Paul Rouve, Isabelle Kabano, Djibril Vancoppenelle, Dayla De Medina
  • Argazkia: Antoine Sanier
  • Herrialdea: Frantzia – Belgika
  • Jatorrizko hizkuntza: Frabtsesa, Kirundi, Swahili
  • Gaia: Gerra etnikoa Burundin

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 29tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.