Oroitzen hondarrak nota txikietan Mikel Etxaburu, Izaskun del Cerro eta Nerea Zuloaga

maiatza
22
igandea
19:30
2022
Klaustroa

*Argazkia: naiz.eus

Oroitzen hondarrak nota txikietan Mikel Etxaburuk idatzi eta argitaratu berri den “Ahaztu baino lehen, ama” (Pamiela) poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua da. Piano soinuz, kantuz, irudiz, poema errezitaldiz eta argiztapen giro intimoarekin osatutako ordubeteko esperientzia bat.

  • Pianoa: Izaskun del Cerro
  • Kantuan: Nerea Zuloaga
  • Poemak errezitatzen: Mikel Etxaburu
  • Irudiak: Yera Sanchez

Gaia

Ordu bat iraungo duen emanaldiaren gaia da zahartzaroa, memoriak eta desmemoriak, bizitzak eta heriotzak… eta batez ere, zaintza lanak eta bizitzak. Guztiok bizi izan dugun, bizitzen ari garen edo biziko ditugun une intimoei kantatuko diegu eta elkarrizketa xamurra sortuko dugu piano doinu ederrez lagundutako poemen bidez.

Emanaldiaren oinarri den poema liburua:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 12tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
Poetak maiatzean (r)ekin elkarlanean