Oraindik, orain eta oraingoz Iñigo Astiz eta Jon Basaguren

abendua
19
igandea
19:00
2021
Klaustroa

Beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatzen dituzte Oraindik, orain eta oraingoz emanaldian. Kantu bila joan, eta kantuek harrapatzen dute Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) musikariari, eta antzeko zerbait gertatzen zaio Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) idazleari ere: poemak harrapatzen saiatu, eta poemek harrapatzen dute bera. Adam Zagajewski poeta poloniarrak zorrotz irudikatutako korapilo horri helduko diote Jonek eta Iñigok poesia eta musika uztartuko dituen emanaldi honetan:

«Sekula ez dut ulertu nola den posible bi elementu hauen arteko bizikidetza: musikaren murmurio arina eta historiaren arnasestua».

Gogoetarako egokiak dira hitzak eta abestiak.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira abenduaren 9tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da..
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.