*Zazpi irabazleen lanetako lagina / ALEA
Udan zehar egindako bidaiak zein bizitako esperientziak argazkien eta hitzen bidez kontatzea izan du oinarri Oporklik! udako argazki lehiaketak. Irailaren 15era bitartean, proposatutako lau kategorietan, 84 lan jaso zituen Oihaneder Euskararen Etxeak, Gauekoak programak eta ALEAk elkarlanean antolatutako lehiaketak: 26 gazteei zuzendutako bi ataletan eta 58 helduentzako bi kategorietan.
Aurreko edizioetan bezala, Oporklik! lehiaketa erakusketa batekin borobilduko da: urriaren 27tik azaroaren 14ra bitartean, argazki sarituak ikusgai izango dira Oihaneder Euskararen Etxea – Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan.
Oporklik! udako argazki-hizki lehiaketaren irabazleak honakoak dira:
BOST ARGAZKI ETA TESTUA
- Estibaliz Aguirre Lopez de Munain – Egia ezkutuak
- Pero Lope – Hirian
- Iñaki Sanchez Ciarrusta – Bidea egiten
ARGAZKI BAT ETA IZENBURUA
- Maria Furundarena – Udan ere hemengoa balioetsi
- Iñaki Diez Ozaeta – Isladen edertasun ezkutua
- Mitxel Elortza – Saskiaren begirada
- Jitka Raskova – Unikornioa
Argazki irabazleez gain, gainerako lanak ere ikusi ahal izango dira pantaila digitaletan. Gainera, erakusketa ikustera hurbiltzen diren lagunek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Zozketaren irabazleak sari eder bat eramango du: La Leze kobazuloko jaitsiera bi lagunentzat (Inguru Abenturak gidatuta) eta lau lagunentzako bisita eta ardo dastaketa Candido Besa upategian.
Ordutegia
*Urriaren 28tik aurrerako ordutegia
- Astelehenetik igandera
- Goizez: 11:00-14:00
- Arratsaldez: 18:00-21:00
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.