Ombuaren itzala Patxi Bisquert eta Joseba Barriola

azaroa
04
osteguna
19:00
2021
Ortuño

Pello Mari Otaño, zizurkildar bertsolariaren aldeko auzolanaren aurkezpena izango dugu Oihanederren. Gainera Maddi Agirre eta Asier Otamendi bertsolariak parte hartuko dute ekitaldian.

Eguzki Art zinema eta Arabako Bertsozale Elkarteak  Ombuaren itzala: bertso festa ekimena antolatu dugu herriz herri udazkenerako. Helburu hirukoitza izango du egitasmoak, Otaño bertsolaria eta bere garaia ezagutzera ematea, Arabako bertso-eskolak plazaratzea, bertso saio gustagarri bat eskaintzea herriari eta Filma gauzatu ahal izateko auzolana aktibatzea Arabako herrietan.

EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza Ombuaren Itzala filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasunen artean, aurrera goaz proiektuarekin, Pedro Mari Otañok (bizitza eta obra), ahanzturatik aldenduz, geure memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan. Hori da gure nahia, Euskal Herrian zein Argentinan.

Sinestuta gaude proiektua aurrera atera daitekeela euskaldungoaren laguntzari esker. Horrela izan zen Otañoren garaian; berdintsu pasa den mendeko 60ko hamarkadan gertatutako berpizkunde kulturalean; eta halaxe jarraitzen dugu gaur egun ere. Herrigintzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe.

Honetaz gero jada, Otañoren itzalak elkartzen ditu berriro bi lurraldeak. Horrela, bidaide ditugu bertso-munduko jendea, ikastolarena, zenbait kultur-elkarterena… Argentinan ere, hor dugu FEVA, Euskal Etxeen Federakuntza… Lana bada, baina denon artean lortu dezakegu filma amaituta egotea datorren urtean, Otaño hil zela betetzen diren 111. urte sinbolikoan.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 28tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.