Oltxiak Toby Genkel eta Jens Møller

urtarrila
05
asteazkena
12:00
2022
Ortuño

Gabonetan Jai zikloaren baitan, Oltxiak (Toby Genkel eta Jens Møller, 2021) ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da Oihanederren.

Oltxiak etxe berri baten bila dabiltza, ez baitira ongi etorriak sentitzen inon. Kiratsa darie eta gizaki gehienek ez dituzte maite. Familiako Firebottom herensugearen laguntzaz, Smellivilleko zabortegian lurreratzen direnean, Oltxiak etxean bezala sentituko dira eta hau izango da geratzeko leku aproposa.

Ikus-entzunezkoak 85 minutuko iraupena izango du eta publiko guztientzat izango da.

Gabonetan Jai ekimena Montehermoso Kulturunearekin elkarlanean antolatu da.

GONBIDAPENAK ETA OHARRAK:

Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira:

  1. BIBE plataformaren bidez.
  2. Telefonoz eskatuta: 945 161830. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta).
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu.
  • Epea: Abenduaren 13a, 10:00etatik aurrera
  • Edukiera mugatua
  • 12 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin batera etorri beharko dira.
  • Pertsona orok beharko du gonbidapena, bere adina edozein delarik.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da.