Nortasuna+ Irekiera-ekitaldia

urtarrila
28
ostirala
19:00
2022
1. solairua

Nortasuna+ erakusketa Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak osatu duten erakusketa da. Arratsaldeko 19:00etan izango da irekiera-ekitaldia Montehermoso Kulturuneko lehenengo solairuan.

Inaugurazio honetan, Itziar Uriarte idazleak aurkezpen berezi bat egingo du, eta erakusketan landu diren testuei ahotsa, musika eta zeinu hizkuntza jarriko die.

Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da.

Artista bakoitzak bere zeramika-lana hautatutako testuarekin lotu du. Bitoriano Gandiagarengandik hasi eta Itxaro Bordarengan amaituz, euskal idazle ezberdinen hitzen materializazio prozesu ezberdinak aurki ditzakegu euskal nortasunaren auziari erreparatzen dion erakusketa honetan.

Erakusketa honek Laboral Kutxaren babesa jaso du.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA

Asteartetik ostiralera: 18:00–20:00
Larunbatetan: 12:00–14:00 / 18:00–20:00
Igandeetan eta jai egunetan: 12:00–14:00

OHARRAK:

  • Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da.
  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.