Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC Danny García, 2022 - Espainia, 80'

ekaina
28
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloaren zortzigarren urtea izango da aurtengoa. Bi ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Lehenengo saioan Danny Garciaren Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC filma eskainiko da. Film honek New Yorkeko Max’s Kansas City klub entzutetsuaren eta Punk Rockari hasiera eman zion hiriko 70eko hamarraldiko rockaren historia kontatzen du.

Hauxe da Max’s Kansas City New Yorkeko gaueko klub ezagunari eta musikaren, modaren, artearen eta kulturaren munduan izan duen eraginari buruzko lehenengo dokumentala. Alice Cooper-ek dioen bezala “Milioi bat ideia izan genuen han atzean”, Max’s Kansas Como klubaren dendaosteari buruz; hara joaten zen Andy Warhol beste artista, aktore eta musikari batzuekin, tartean Velvet Underground itzal handiko musika-taldeko kideak.

Velvet taldeak, Alice Cooper-ek eta Iggy & The Stooges taldeek Max´s klubean jo zuten, New York Dolls taldea etxeko talde bihurtu baino lehen. CBGB kluba ireki baino urte batzuk lehenago izan zen hori. Billy Idol-ek filmean dioen bezala: “Punkaren etxeetako bat izan zen”.

Alice Cooper eta Billy Idol-ez gain, New Yorkeko undergroundeko beste hainbat protagonista ezagun ikusiko ditugu Nightclubbing dokumentalean, hala nola Jayne County, Alan Vega (Suicide), Sylvain Sylvain (New York Dolls), Lenny Kaye (Patti Smith Group), JJ French (Twisted Sister), HR eta Dr. Know (Bad Brains), Harley Flanagan (Cro-Mags), Penny Arcade, Jimmy Zero (Dead Boys) eta beste asko.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Danny García
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 80 min.
  • Jatorriko hizkuntza: Ingelesa
  • Protagonistak: Jayne County, Alice Cooper, Billy Idol eta Elliot Murphy.
  • Kameralari: Cesar Mendez, Mike Schnapp, Eric Ranx, Mark Brady.
  • Editorea(k): Chip Baker
  • Produktoreak: Danny Garcia, Cesar Mendez, Mike Schnapp
  • Produkzio etxea: Chip Baker Film

DANNY GARCÍA

Danny Garcia Bartzelonakoa da eta 90eko hamarkadan hasi zuen bere karrera Espainiako musika-prentsan idazten. Harrezkero, kolaboratzaile izan da hainbat argitalpenetan, High Times aldizkari mitiko estatubatuarra barne. 2012an, The Rise and Fall of The Clash atera zen argitara, nolabaiteko polemika sorrarazi zuen dokumentala, The Clash taldearen amaiera iluna aztertzen duena. Bi urte geroago Looking for Johnny atera zen merkatura. 2016ko abenduan Sad Vacation dokumentala nazioartean banatu zen, Donostiako Dock of The Bay jaialdian dokumental onenaren saria jaso ondoren. 2016an, Festival In-Edit-en barruan, Autosuficientes aurkeztu zen. Dokumentalak errepaso bat egiten du Parálisis Permanente taldearen ibilbide laburrari buruz, Ana Curraren eskutik. 2019an, Danny Garciak bi dokumental berri aurkeztu ditu: STIV (Dead Boys eta Lords of The New Church taldeetako abeslari Stiv Batorsi buruzkoa) eta Rolling Stone: Life and Death of Brian Jones.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira ekainaren 21etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.

BABESLEA: