Ni ala Zu Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos

iraila
01
ostirala
20:00
2017

Irri-Barra gauen bigarren egunean beste antzezlan arrakastatsu bat izango dugu: Ni ala Zu, antzerki musikatua, hain zuzen ere.

Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos antzerkilariak ni eta zu musikariak dira, musikaria bata, musikari-eroa bestea. Musikak gaixotutakoak dena daki musikaz, parean duen musikariak baino gehiago. Eta musikari handia dela kontatzen du, eta munduan barrena ibiltzen dela munduko kantari eta musikari ezagunekin…

Kontua da, musikaz musika, abestiz abesti, aurrera goazen neurrian lausotuz joango dela ondo dagoenaren eta gaixo dagoenaren arteko marra. Eta bien bitartean, kantuak eta kantuak, doinuak eta doinuak… The Beatles eta Demis Roussos, Behin batean Loiolan eta Radetzkyren martxa, Mendian gora eta Albanoren Felicitá… Eta koloreak, eta koloreen garrantzia.

Joseba Usabiaga ero (ala ez?) dagoen protagonistak sinisten du Jon Bonnek abeslari ospetsua dela…

Iñaki Santos psikiatra-musikari lanbide duen Iñigo da eta eroa sendatzen saiatuko da bere teklatuaren laguntzaz.

Antzezlan hau Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdiko 7. edizioko finalista izan zen.