Nevia Nunzia De Stefano, 2019 - Italia, 86'

abendua
07
asteartea
19:00
2021
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Udazkeneko azken filma Nunzia de Stefano-ren Nevia izango da.

Nevia 17 urteko nerabea da, eta Napoliko kanpoaldean hazi da. Gizona nagusi den mundu honetan emakume gisa errespeta dezaten lortzeak ez du zentzurik harentzat. Hori dela eta, Neviak kirol-arroparekin janzten hastea eta jarrera errebeldea hartzea erabakitzen du. Hala ere, zirku baten etorrerak ustekabeko aukera bat eskaintzen dio, bere bizitza alda dezakeena.

*Aurrerakina italierazko azpitituluekin

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Nevia
  • Urtea: 2019
  • Zuzendaria(k): Nunzia De Stefano
  • Gidoia: Nunzia De Stefano, Chiara Ridolfi
  • Ekoizpena: Matteo Garrone, Alessio Lazzareschi, Davide Tovi
  • Musika: Michele Braga
  • Muntaketa: Sarah McTeigue
  • Aktoreak: Virginia Apicella, Pietra Montecorvino, Rosy Franzese, Pietro Ragusa, Gianfranco Gallo
  • Argazkia: Guido Michelotti
  • Herrialde: Italia
  • Jatorrizko hizkuntza: Italiera
  • Gaia: Emakume gaztea izatea Napoli kanpoaldeko testuinguruan
  • Iraupena: 86′

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 30tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.