Material birziklatuekin musika tresnak sortu Trakamatraka

iraila
11
asteazkena
17:00
2019
Falerinan

Dona Dona Katona egitarauaren barruan, zatoz Trakamatrakarekin material birziklatuen bidez mundu berriak ezagutzeko bidaira!

Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu. Sortu zeure musika tresna!

Dibertsioa, irudimena eta sorkuntza!

Irailaren 11n izango da lantegia, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean, Falerina lorategian. 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako tailerra da. Gurasoek lagunduta egingo dute jarduera. Jardueran parte hartzeko euskaraz jakitea ezinbestekoa izango da.

*Dagoeneko zerrenda osatu egin da.