Munduko jolasak (3-5 urte) Txikienak hazi eta nagusienak gaztetu!

urria
29
ostirala
17:30
2021
Falerina

Udazken honetan Dona Dona Katona zikloak hiru lantegi eskainiko ditu etxeko txiki eta gaztetxoentzat. Txikienen kasuan, baita beren familientzat ere. Izan ere, lantegi hauetan familia giroan elkarrekin jolas egiteko parada izango dute, eta aldi berean, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatzeko espazioak sortzeko balio dute.

Lehenengo lantegia urriaren 14an izango da, eta 11-16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo da. Tailer honetan lapbook erako liburua sortuko dute modu dinamiko, kreatibo eta interaktiboan. Bigarren lantegia, berriz, urriaren 22an izango da eta 6-10 urte bitarteko gaztetxoei eta bere familiei zuzenduta egongo da. Saio honetan hainbat osagarri kustomizatzeko aukera izango dute. Hirugarrenean, urriaren 29an, etxeko txikiei eskainiko zaie txanda, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei; saio honetan, munduko jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.

Hirugarren lantegi honetan umeentzat talde jolas anitzak sustatzeko eskaintza batekin gatoz. Munduko jolas eta eskulan ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.  

Tailer hau Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideek gidatuko dute.

1988. urtean hasi zinen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin dituzte euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko.

Txatxilipurdik  herritar  autoeratuen  lanean  sinisten  du  eta  horren  aldeko  apustua  egiten.  Euskara  hauspotzeko,  haurren  eskubideen  alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dute erantzukizuna, inori itxaron gabe.

Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena! da elkartearen lelo nagusia.

GONBIDAPENAK:

  • Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.