Taldeka, mahai baten inguruan jarri eta gai desberdinen inguruan lagun giroan euskaraz hitz egitera animatuko?
MintzAdromoa ekitaldiak Gasteizen euskarara hurbiltzen edo euskaran murgiltzen ari diren lagun ezberdinei (mintzalagunak eta euskara ikasleak, bereziki), beren ohiko elkarguneetatik kanpo, euskaraz sozializatzeko aitzakia ezberdinak eman nahi dizkie.
Horretarako, elkartzeko gune bat eskainiko die: Oihaneder Euskararen Etxea, eta euskaraz aritzeko uneak: MintzAdromoak.
Ohiko mintzodromo baten antzeko egitura izango du, baina bi berritasun nabarmen izango ditu: batetik, euskararen erabilera xaxatzeko teknika ezberdinak erabiliko dira, eta bestetik kultur ekitaldi batekin emango zaio bukaera jarduerari.
Kultur ekitaldia Antton Aranburu eta Amaia Cantero sortzaile gasteiztarrek gauzatuko dute: Kantu-ipuinen bidaia izenburupean musika eta kontakizunak uztartuko dituzte.
Egitaraua
MintzAdromoa – 18.00-19:30
· Hamaika gai eta jolas
· Hamaika mahai
Erronkak, zozketak eta sariak
Kultur ekitaldia – 19:45-20:45
“Kantu-ipuinen bidaia”, Antton Aranburu eta Amaia Cantero
MINTZ(A)DROMOAN IZENA EMATEKO: HEMEN
Antolatzaileak: GEU elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea
Parte-hartzaileak: IKA, AEK, Udaberria eta Hegoalde euskaltegietako ikasleak- Mintzalagunak-HEOIko ikasleak
Laguntzailea: Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua.
KULTUR EKITALDIRAKO GONBIDAPENAK LORTZEKO:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 24tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.