Minecraft Mini-joko liga [IZEN-EMATEA BETETA]

otsaila
04
ostirala
18:00
2022

Minecraft bideo-jokoan oinarritutako hiru mini-jokoz osatutako txapelketa antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxeak eta Game Erauntsia elkarteak elkarlanean.

Gazteengan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, bideo-joko zaleak Game Erauntsiaren Minecraft zerbitzarian bildu ahalko dira arratsalde bat euskaraz jolasten emateko. Txapelketaren irabazleak bideo-jokoetan gastatzeko 100 €-ko bonoa irabaziko du eta bigarren postua lortzen duenak 50 €-ko bonoa.

Hauek izango dira jokatuko diren mini-jokoak:

  • Build Battle: Antolatzaileek proposatutako gaiarekin bat egiten duten lau eraikuntza egin beharko dira. Irabazlea aukeratzeko parte-hartzaileek bozketa egingo dute, beraien artean ebaluatuz.
  • OITC: Mapa itxi batean, bideojokalariek beste bideo-jokalariak gainditu beharko dituzte hauek harrapatuz. Irabazlea hilketa gehien egiten dituen jokalaria izango da. Bost partida jokatuko dira.
  • TNTrun: mapa itxi batean, lurra desagertu bitartean, denbora gehien jokoan irauten duen jokalariak irabaziko du. Bost partida jokatuko dira.

Izena emateko arauak eta prozedura hemen aurkitu daitezke. Gehienez 50 parte-hartzaile onartuko dira.

Partidak otsailaren 4an, arratsaldean, jokatuko dira zuzenean eta Game Erauntsiaren Twitch kanaletik emango dira. Izena emateko epea urtarrilaren 17tik otsailaren 1era arte egongo da irekita. Parte hartzeko ordenagailurako Minecraft bideo-jokoa, Interneterako sarbidea eta Discord erabiltzailea beharrezkoak dira.