Mila Modu Xabier Yaniz oñatiarrak abian jarritako musika-proiektu berria da. Xabier Yaniz Hor Konpon taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen 90eko hamarkadan. Andoni Campos eta Oskar Arlanzon Hor Konponeko kide ohiek ere proiektuarekin bat egin dute Roberto Ferreiro, Malenkonia taldeko abeslariaren batera eta horrela MILA MODU sortu dute.
2019an akustiko formatuan estreinatu ziren “Boza Free” izeneko lehen singlearekin. 2020an, Gaztea maketa-lehiaketan finalista izan ondoren, “Absurdoaren paradisua” izenburuarekin, beraien lehen diskoa kaleratu zuten ELKAR zigilupean. Disko honetan, melodia landuak, ahots sakonak, atmosfera elektrikoak eta indarra dira nagusi.
2022 urteko udaberrian bere bigarren diska aurkeztuko dute, Intra, eta horrela hasitako bidea sendotu. Oihanederrera bere proposamen akustikoa aukeztera etorriko dira.
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 24tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
- Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.