Mil a zien & Sarean kateatuak

abuztua
26
ostirala
20:00
2016

irribarragauak_irudi nagusia_webAsteburua algaraka igaroko dugu “Irri-barra gauak” umore antzerki eta bakarrizketa saioekin. Gauero bi ikuskizun egongo dira, 20:00etan lehena eta 22:00etan bigarrena, Falerina lorategian.

Gaurkoan irriak barra-barra eragiteko helburua duen proposamena 20:00etan abiatuko da Ion Martinez “Txiki”renMil a zien” ikuskizunarekin. Ostean Nomofobikak taldeak “Sarean kateatuak” antzezlana eskainiko du. Bihar, abuztuak 27, Bazen behin clown taldearen “Sexijentziak askatuz” ikuskizuna egongo da hasteko. Jose Cruz Gurrutxagak itxiko du irri asteburua “Umorea” bakarrizketarekin.

Ekintza doakoa da eta sarrera librea tokiak bete arte.

IrriBarraGauak_160826Mil a zien” (Ion Martinez “Txiki”): Bakarrizketak eta inprobisazioak biltzen dituen bakarrizketa saioa. Euskaldunon egunerokotasunean oso gertukoak diren hainbat gai jorratzen ditu: Euskal Herria, euskal biztanleria, magia, Txikiri (aktorea) buruzkoak (ikastolako garaiak eta gertakizunak, umetik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaikoak…). Maitasunezko euskal abestien errepaso txiki bat ere egiten da. Ikusleen parte-hartzea une oro bilatzen duen ikuskizuna, amaieran Donostiako suen antzerako txiste traka finala duena.

Sarean kateatuak” (Nomofobikak): Hiru emakumek pairatzen duten nomofobiari aurre egiteko terapia egingo dute ikusleekin. Hasteko elkarrekin test bat egingo dute mendetasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren, gizartean hain hedatua dagoen gaitza kasu ugaritan ikusteko aukera egongo da: ofizio ezberdinetako langileen eskutik, umeen bitartez, nerabeak, adineko emakumeak… Batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dituzte, beti ere, umorea lagun.

irribarragauak_web