Mendi-joen balada Aingeru Epaltza

urria
21
igandea
19:00
2018
Klaustroa

Mendi-joen balada” du izena Aingeru Epaltza idazleak prestatutako literatur ikuskizunak. Ekitaldiak ordubeteko iraupena du eta idazlearen azken liburuko ipuinetan dago oinarritua, “Mendi-joak”.

Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta egiten du modernitateaz, literaturaz, giza harremanez, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz; ironia eta zorroztasuna lagun. Ondoan, Elena Ronkal du, tarteka “Mendi-joak” liburutik ateratako pasarteak irakurtzen, batzuetan bakarka, bestetan egilearekin batera.

Muntaketaren hirugarren ardatza musika da. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak ematen dituzte (Huntza, Izaki gardenak, Libe, Mugaldekoak), Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta, eta betiere ikuskizunaren hari nagusiari loturik.