Memento bat Bielorrusian Aitor Salazar

urria
27
igandea
19:00
2019
Orient Express taberna (Txagorritxu)

Gasteiztarrak Arraun the World 2019 argazki-hizki lehiaketako lan irabazleen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar hiriko hainbat auzotan.

Lau lan irabazleen egileek beren bidaiak irudi eta hitzen bidez kontatuko dituzte.

Hirugarren aurkezpena Txagorritxun izango da, Orient Express tabernan, Zizta Euskara Elkartearekin elkarlanean. Bertan, Aitor Salazarrek Bielorrusian zehar egindako bidaia azalduko digu.

Egitarau osoa:

  • Urriak 21, 19:00: Bidaia Argentinan (Ania Fernandez de Ganboa) – Zabalgana Gizarte Etxea (Zabalgana)
  • Urriak 23, 19:00: Hmong beltzak (Alicia Jimenez eta Diego Gomez) – Koxka taberna (Salburua)
  • Urriak 27, 19:00: Memento bat Bielorrusian (Aitor Salazar) – Orient Express taberna  (Txagorritxu)
  • Urriak 28, 19:00: Kaosean ordena (Idoia Ugalde) – Dazz taberna (Alde Zaharra)