Margolaria Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabal

azaroa
24
igandea
19:00
2019
Klaustroa

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila.

Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzaren alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barna sartuko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira heldu arte, bilaketa guztiak baitira egiazko bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

Filmaren ostean, Oier Aranzabalek eta Mikel Urdangarinek elkarren arteko solasaldi musikatua eskainiko digute. Filmaren sorkuntza prozesuaz hizketan ari direla, Mikelek hainbat abesti joko ditu gitarraren laguntzarekin.

Saioa doakoa da. Izen-emate epea amaitu da.

Izena eman ez baduzue, egunean bertan gerturatu zaitez Oihanederrera. Aforoaren arabera emanaldira sartzeko aukera izango duzue.