Makedo Kartoiarekin sortzeko tailerra

iraila
02
Asteazkena
18:00
Falerina Lorategian

Dona Dona Katona zikloa bueltan da. Oraingo honetan Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak familiartean jolastu eta sortzeko bi tailer ekarriko ditu Oihanederrera: lehenengoa, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra, eta bigarrena, Bitxigintza eta osagarri tailerra. Iraileko lehen bi asteazkenetan egingo diren saio hauetan gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatu nahi da. Bi saioek 2 orduko iraupena izango dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta 5 urtetik aurrerako umeei eta beren familiei zuzendutako lantegiak dira.

Irailaren 2an Makedoren munduan murgiltzeko parada izango dute izena eman dutenek: kartoiak erabilita, torloju eta erreminta ezberdinen bidez, jolasteko lekuak eta irudimenak uzten dien edozer eraikitzeko aukera izango dute.

OHARRAK:

  • Oraingoz GONBIDAPENAK AGORTU egin dira.
  • Abuztuaren 31tik aurrera jakinaraziko dizuegu ea plaza librerik geratzen diren.

SEGURTASUN NEURRIAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 15 minutu lehenago etortzea gomendatzen da, momentuko ilarak ekiditeko eta segurtasun neurriak behar bezala bete ahal izateko.