Berrikasi eta berrikusi

abendua
10
osteguna
19:00
2015

berrikasi eta berrikusiAzken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabea taldeak sortutako “Berrikasi eta berrikusi” gogoeta izango da aztergai.

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

“Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.”

GEU elkarteak antolatutako mahai-inguruan Kike Amonarrizek, Elena Lakak eta Manex Agirrek hartuko dute parte.   Euskaldunon Topaguneko Manuel Morenok gidatuko du saioa.