[Mahai-ingurua] Aho bete doinu, euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroa

urtarrila
19
Asteartea
19:00
2016

ahobetedoinu“Aho bete doinu” liburuak euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko azterketa argigarria eskaintzen du, hogei musikari, manager, argitaratzaile eta eragileri egindako beste horrenbeste elkarrizketaren bidez.

2001ean argitaratu zen eta bertan elkarrizketatuak diren 20 sortzaile zein ekoizlek gure artean egiten den musikaren etorkizuna dute hizpide. 2016ko Durangoko Azokarako liburuaren bigarren edizioa atera nahi da. Horretarako, lau hitzaldi egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburutan (Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bilbo). Hitzaldi bakoitzean kazetari batek lau partaide elkarrizketatuko ditu eta mahi-ingurua antolatuko da, honela euskal musikaren gaur egungo egoeraren azterketa egingo da. Material hori bildu eta ‘Aho bete doinu’ proiekturako erabiliko da.
Gasteizen Oihaneder Euskararen Etxean egingo da mahai-ingurua arratsaldeko 19:00etan Betolaza aretoan.
  • Hizlariak: Unai Lobo (Betagarri), Jon Basaguren (Izaki Gardenak) eta Iker Arroniz (Jimmy Jazz)
  • Moderatzailea: Ion Etxeberria