LIHER eta LUKIEK

ekaina
30
osteguna
19:00
2022
Falerina lorategia

Kortxeak & Krispetak zikloak zortzi urte betetzen dituen honetan, musikari lotutako bi ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Behin bi filmak ikusi ondoren, musikaren txanda izango da oraingoan. LUKIEK eta LIHER taldeak izango ditugu jaialdi honen baitan.

LUKIEK

Lukiek taldea Mungiatik dator eta 90eko hamarkadako rockean eta esperimentazioan jarduten du eroso: indarra, melodia barra-barra eta soinu bereizgarria dauka. Taldekideak gazteak badira ere, dagoeneko eskarmentua daukate Belako, Sara Zozaya eta beste talde batzuetan aritzen direlako.

LIHER

2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) ibiltzen dira Liher izenaren azpian.

2016an Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten, 2018an Tenpluak Erre, zeinarekin taldeak rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartu baitzuen. Bide honetatik jarraituz 2020an Hemen Herensugeak Daude liburu-diskoa argitaratu zuten, eta 2021eko azaroan Eta Hutsa Zen Helmuga azken lana.

Lau lan hauetan zehar rock musikaren adar ezberdinak nahastuz, estilo eta soinu geroz eta pertsonalagoak garatzen joan da taldea, zuzeneko indartsuetan erakusten dutelarik euren aurpegirik sendoena.

GONBIDAPENAK:

Sarrera librea.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.

Jaialdi honek LABORAL kutxaren babesa jaso du