Laranja bat zaborretan

urria
15
larunbata
19:00
2016

azala_webOihaneder Euskararen Etxearen II. urteurrena ospatzeko (bai, bi urte igaro dira dagoeneko, eneeee!), zer hobe kultura diziplina desberdinak batu eta bertako sortzaileak protagonista dituen  euskarazko ikuskizun bat baino?

Laranja bat zaborretan nobelarekin sortu den errezitaldi honetan Patxi Zubizarretak zaborretara botatako istorioak jaso ditu, ahaztutako poemak, halako espiritu kritiko sentsualetik; Pello Ramirezek musikaren hegoak eskaini dizkie; eta azkenik, Mintxo Cemillanek koloretan islatu eta ispilatu du zentzumenen bitartez datorkigun eskaintza sentimental hau.

Bidaia literario eta kritiko bat da. Rilkek zioenez, pertsonok ez daukagu bizitzeko organo egokirik eta hegan egin nahi luketen arrainak baino ez gara. Hala ere, zergatik ez literaturaren bitartez hegan egin?

Laranja bat zaborretan_web

Hegaldi bat: Danimarkatik Afrikara, zerutik mugarik ikusten ez duen zikoina batekin batera.
Historia bat: Jose ameslariarena, azpiratua eta espetxeratua izan ondoren Egiptoko agintari gorena izatea lortu zuena.
Gogoeta poetiko bat: errefuxiatuei, etorkinei, baztertuei ahotsa eman, eta aniztasunaren, abegitasunaren, espiritu mugagabearen aldarria egin nahi duena.
Bi aberri ditu pertsona zibilizatu bakoitzak: bere jaioterria eta Siria.
(André Parrot, arkeologoa)