Lapbook-a, azal-hegal, joku hezigarriak, marrazkiak, irudiak, liburuxkak eta paper-mekanismoak dituen zabalgarria den liburu bat da.
Gai edo kontzeptu bat garatzeko modu kreatibo, dinamiko eta interaktiboa da. Paper-mekanismoak eta azal-hegalak egiteko material desberdinak erabiliko ditugu: kartulinak, oihalak, paper desberdinak, belkroa… eta hortik abiatuta guk aukeratzen dugun gaia erabiliz gure lapbook-a sortuko dugu.
Arima Cool Tour enpresako lantaldea izango da lantegi hau gidatuko duena. 2009tik tailer artistiko-sortzaileak eskaintzen dituen enpresa da. Ariman kalitatezko tailerrak eskaintzen dituzte, gaia eta metodologia parte-hartzaileen profilera egokituta.
Gaur egun, 350 tailer inguru dituzte hainbat talderentzat zuzenduta (familiak, haurrak, gazteak, helduak…), eta gai eta helburu desberdinak dituzte aukeran: euskararen erabilera sustatzea, artistikoak, birziklapenekoak eta jasangarritasunekoak, irakurketa sustatzekoak, erantzunkidetasunekoak, berdintasunekoak…
Era berean, azoka eta proiektu zabalagoetarako lan egiten dute, jarduerak diseinatuz eta bezeroaren helburuetara eta landu nahi duten gaira egokituz.
Jarduera hau 10 urtetik gorako edozein interesdunei zuzenduta dago.
GONBIDAPENAK:
Jarduera hau bertan behera geratu da.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean.
- Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.