Laburbira Euskarazko film laburren zirkuitoa

martxoa
22
asteartea
18:30
2022
Ortuño

Aurten ere Laburbira zirkuitoak geldialdia izango du Gasteizko Oihanederren. GEU elkartearekin eta hiriko euskaltegiekin elkarlanean.

9 film labur eskainiko ditu 2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, bere XIX edizioan. Askotariko lanez osaturiko bilduma aparta, edukiz zein estiloz, gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.

Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta bikain hau otsailaren 25etik martxoaren 27a bitartean egongo da ikusgai hainbat herritako zinema areto eta kultur guneetan.

Info +: Hemen

GONBIDAPENAK:

  • Aurten ere Laburbira zirkuitoak geldialdia izango du Gasteizko Oihanederren. GEU elkarteak antolatuta, gure hirian zentro ezberdinetan euskara ikasten eta mintzalagun taldeetan euskara praktikatzen ari diren gasteiztarrei zuzendua.
  • Jarduera honetan parte hartzeko IKA euskaltegietako eta Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleei zein Mintzalagun egitasmoko partaideek lehentasuna izango dute.
  • Gonbidapenen bat libre geratuz gero, interesa dutenentzat eskuragarri jarriko dira martxoaren 15etik aurrera Oihaneder Euskarararen Etxearen webgunearen bidez

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 15etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
GEU (r)ekin elkarlanean