Kulturak egiten gaitu Miren Narbaiza, Izar Mendiguren eta Irantzu Lekue

maiatza
31
asteartea
18:30
2022
Ortuño (Oihaneder)

Kulturak egiten gaitu. Sortzaile, eragile, hizkuntza, harreman, espazio… aukerez

Kultura da edozein komunitateren ispilu, adierazpide eta garatzeko berezko lurzorua. Gureari dagokionez, bistan da euskarazko kulturak eta euskararen erabilerak elkar elikatzen dutela, eta kulturarena, zorionez, ez dela ahulen dugun eremua. Hala ere, bertan goxo egotekoak ez garenez, saltsan dihardutenen ahotik jakin nahi ditugu dituzten ikuspuntuak, aukerak, beharrizanak, asmoak…

Jon Sanchez kazetariak bideratutako solasaldi honetan, Irantzu Lekue, Miren Narbaiza eta Izar Mendiguren egongo dira solasaldian.


Eragiteko janzten zikloa bigarren urtez abian da Arabagara-Topagunearen, GEU elkartearen, Lazarraga Kultur Elkartearen eta ALEA komunikazio taldearen ekimenez.

Lau saio izango dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, uneak eta guneak eskaintzea izango da.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
Topagunea,Geu elkartea eta ALEA (r)ekin elkarlanean