Korrikaren lekukoa eraman nahi?

martxoa
09
osteguna
13:00
2017
martxoa
23
osteguna
23:59
2017

lekukoaAtera txinparta BAT-ZUK euskarari!

20. KORRIKA badator! Aurten, 20. aldiz, hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK bilduko ditu Korrikak martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean.

 Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta 19:00etan Gasteizera helduko da.

GEU, ALEA eta Oihanederren lagunon kilometroa Andra Mari Zuriaren plazatik Kutxi kaleko sarrerara bitartekoa izango da, 21:20ean. Egin dezagun elkarrekin KO-RRI-KA!

Itxaronaldia goxotzeko musika eta giro ona ez dira faltako. Eta norberaren euskarari txinpartak ateratzen laguntzeko, bengalak banatuko ditugu euskararen aldeko korrikaldia argitzeko!

korrika20-deialdiaGainera, GEU elkarteko bazkideen, ALEAko harpidedunen eta Oihaneder Euskararen Etxeko buletin hartzaileen artean lekukoa eramateko aukera zozkatuko dugu.

Parte-hartzeko bete ondorengo galdetegia martxoaren 24a baino lehen. Izena ematen duzuen guztien arten zozketa egingo dugu martxoaren 24an, goizeko 10:00etan.

*Lekukoa bi bikoteren artean (4 pertsona) eramango dugu, ALEA, GEU eta OIhanederreko ordezkari bana eta zozketaren irabazlea.

 Atera txinparta BAT-ZUK euskarari!

  • GEU, ALEA eta Oihanederren lagunen km-a: Andra Mari Zuriaren plazatik Kutxi kaleko sarrerra
  • Ordua: Martxoak 30, 21:20
  • Lekukoa eramateko zozketa: Galdetegia. Martxoaren 24ra arte

 Tipi-tapa, tipi-tapa, euskararen txinpartak!