Gabonetan Jai zikloaren baitan, Pantzart antzerki taldeak “Korri, kuru, korri” antzezlana aurkeztuko du Oihanederren.
“Bazen behin jirafa bat Mediterraneo osoa zeharkatu zuena Etiopiatik Parisera 1827an egin zuen bidaian, abenturaz beteriko bidaia. Orain, Kuruk ere bidaia bera egin du, eta ospitale batean bere onera etorri da, non neska gazte batekin topo egiten duen, patua dela eta, jirafaz mozorrotuta doana…”
Korri, kuru, korri!, Patxi Zubizarretaren izen bereko obran oinarritua da. Zubizarretak 2019ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen liburuan, Europara iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen da.
Pantzart taldeak eginiko ikuskizuna Oihaneder Euskararen Etxea-Montehermoso Kulturunean estreinatuko da lehen aldiz Gasteizen.
Ekitaldiak 50 minutuko iraupena izango du eta 4-9 urteko haurretzako izango da. Bi txanda egingo dira: bata 11:00etan eta, bestea, 12:30ean.
Gabonetan Jai ekimena Montehermoso Kulturunearekin elkarlanean antolatu da.
GONBIDAPENAK ETA OHARRAK:
Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira:
- BIBE plataformaren bidez, ordu hauetan klik eginez: 11:00etan edo 12:30ean.
- Telefonoz eskatuta: 945 161830. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta).
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu.
- Epea: Abenduaren 13a, 10:00etatik aurrera.
- Edukiera mugatua.
- 12 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin batera etorri beharko dira.
- Pertsona orok beharko du gonbidapena, bere adina edozein delarik.
- Erreserba bakoitzean gehienez 2 haur eta 2 helduentzako gonbidapenak hartu ahal izango dira.
- Haurrak lurrean eseriko dira, haientzat bereziki prestatutako lekuan. 4 urte baino gutxiago dituen haur bat etorriz gero, eserlekuetan eseri beharko da berarekin etorritako helduekin batera.
- Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da.