Komunetik [BERTAN BEHERA]

urtarrila
23
igandea
19:00
2022
Ortuño

OHARRA: Jarduera hau bertan behera geratu da antolaketaren esku ez dauden arrazoiengatik.

“Ezerk gutxik elkartzen gaitu gizakiok komunak egiten duen moduan. Denak pasatzen gara zulo horretatik, era askotako beharrak asetzeko, atontzeko, oharkabean, gogoetarako une bihurtzen ditugu komunean pasatzen ditugun momentuak. Leku intimoa da komuna: norberarekin egoten gara edo norberarekin egiten dugu topo”.

“Espazio hori, beraz, publikoarekin konpartitu nahi dugu”.

Hatz(a)marka kolektiboaren liburuko hainbat poemetatik abiatuta, intimitateaz eta eguneroko hainbat gaiez hitz egingo duen ikuskizuna da honakoa.

Idoia Tapia musikari eta aktorearen interpretazioa esandako liburuko poemekin eta irudiekin tartekatzen dira.

Gainera, Bapateko Orkestrak, ariketa desberdinen bitartez, soinu banda berezia jartzen dio ikuskizunari, inprobisatutako soinuak egiten baitituzte.

Esan daiteke, beraz, saiotik saiora aldatzen den diziplinarteko ikuskizuna dela Komunetik.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 13tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da..
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.