Kode-poesia Bertol Arrieta

urria
08
asteartea
18:30
2019

Kode-poesia laborategian poesi egiteko modu berezi honen oinarriak ezagutu eta esperimentazio gunea sortuko dugu. Literatura eta informatika elkartzen diren gutxitan esploratutako lurraldean barneratzeko gonbita da hau, programazioa eta poesia uztartzeko aukera. Adibide gisa zenbait kode-poema aztertu ondoren, norberak bereak egiteko baliabideak emango dira.

Informazio gehiago eta hainbat adibide kodepoesia.eus atarian.

Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, 1975) izango dugu ikastaro honetako irakasle. Informatikaria eta idazlea bera, hizkuntzaren prozesamendu automatikoa xede duen IXA taldean aritu da ikerkuntza-lanetan hainbat urtetan. Bertsoak automatikoki aztertzea eta sortzea izan da bere azken eginahaletako bat.

Parte-hartzaileak: 24 lagun gehienez

Antolatzaileak: PuntuEUS Fundazioa eta Oihaneder Euskararen Etxea

Izen ematea doakoa izango da oihaneder@oihaneder.eus helbidean, edota orrialde hau beteta.

[contact-form-7 404 "Not Found"]