Keu Agirretxea Ura eta bakea

urria
28
osteguna
19:30
2021
Ortuño

Badatoz bueltan formatu txikiko kontzertu handiak. Eskilarapeko soinuak zikloak udazkeneko hilabete bakoitzerako kontzertu bana ekarriko digu Oihanederrera: urrian hasi eta abendura bitartean Keu Agirretxea, Laize MC eta Abereh izango ditugu gurean.

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea den Keu Agirretxearekin (Ondarroa, 1973) emango diogu hasiera kontzertu sorta honi.

Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena “Ura eta bakea” (2019) eta bere abestietan artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang eta Amorante besteak beste.

Avant-garde eta esperimentaziorako tartea ere izan du Xabier Iriondo (Afterhours) musikari italiarrarekin KX proiektuan. 2013an Xabi Solano eta Esne beltza taldeko kideekin “Gazta zati bat” soinu banda ikuskizunean biran aritu zen. Gitarra liburu bat argitaratu zuen 2017ko neguan, ondarrutarrak sortutako konposizioen partitura eta tablatura liburua alegia, Fingerpicking teknikan oinarritua.

Antzerkirako musika grabazioak ere egin ditu, “Hozkailua” eta “Boxon(s)” antzezlanetako adibidez. Bost disko grabatu eta 600 kontzertutik gora eskaini zituen Etsaiak taldearekin 90eko hamarkadan. Governorsekin urte betez aritu zen biran eta “Collage” diskoa grabatu zuen. Fjord eta Psychophony taldeetako kidea ere izan zen.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 21etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.