Kantatu, maitatu eta zalantza [Bertan behera] Data berria: otsailak 23

otsaila
09
asteazkena
19:00
2022
Ortuño

Anari Alberdi musikariak eta Iñigo Astiz kazetari eta idazleak “Kantatu, maitatu eta zalantza” solasaldi-musikatua eskainiko dute Oihanederren.

Gaua da, kotxean sartzen naiz, euri malkoak parabrisan, eta ilargiak ez dit esaten ez non, norekin ikusten zaituen gau honetan”.

Ahots hutsez hasi zuen Anari Alberdi musikariak bere bakarkako ibilbidea 1997an, a capella kantatutako hitz horiekin hasten baitzen bere lehen diskoko lehen abestia. Eta oraindik ere agerikoa da hitzek bere sorkuntzan duten garrantzia, bost disko luze, bi disko labur, bi disko partekatu, bi zuzeneko disko kaleratu eta hamaika kolaborazio egin ondoren ere.

Kantua hitza ere badelako, edo hitza ere kantua delako, beraz, solasean eta kantuan arituko da musikaria saio honetan Iñigo Astiz kazetariak gidatuta.

Ekitaldi hau Nortasuna+ erakusketaren ekintza osagarrien artean antolatu da.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 2tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.