Jostailugintza tailerra familian Izen-ematea zabalik

uztaila
09
astelehena
07:00
2018
Vitoria - Gasteiz

Jostailugintza tailerra familian: txikienak hazi eta nagusiak gaztetuko dituen tailerra.

Irailaren 8an familia giroan egingo den tailer honetan jostailu berriak sortuko dira material naturalak erabiliz eta trasformatuz.

Umeek eta gurasoek elkarlanean jostailu eta jolas desberdinak sortzeko hainbat teknika ezagutuko dituzte eta material ezberdinak erabiliko. Harri eta egur xaflak lantzen ikasiko da, lijatu egingo dira eta oinarriak eman; azkenik, bakoitzak bere irudimena lagun, irudiak margotu eta joko ezberdinak sortuko ditu. Eta tailerraren amaieran bakoitzak bere joku berria eramango du etxera.

Honez gain, tailerrean zehar umeek Orbelatan Kultur Elkarteak aurrez sorturik dituen jostailuekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera izango dute.

  • NOIZ > Irailaren 8an
  • ORDUA > 10:00-14:00
  • LEKUA > Oihaneder Euskararen Etxea
  • ADINA > 3-9 urte bitarteko haurrak
  • HIZKUNTZA > Jarduera euskaraz garatuko da
  • Dohako jarduera

PARTE HARTZAILE KOPURU MUGATUA, izen-emate hurrenkera hartuko da kontuan.

Izena ematea:

  • EPEA > uztailaren 9tik 29ra bitartean (biak barne)
  • NOLA > oihaneder@oihaneder.eus epostara mezua bidaliz
  • MEZUA > Parte hartulo duten umeen eta gurasoen izen-abizenak, umeen adina eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu behar da