Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Jone Goirizelaiari? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!
Oraingoan elkarrizketa irekia ALEA, ARGIA eta Oihanederren artean antolatu da azaroaren 24ra bitartean ikusgai dagoen Trantsizioak erakusketaren testuinguruan. Mikel Asurmendik eta Edurne Begiristainek gidatuko duten elkarrizketa 19:00etan izango da Ortuño aretoan. Bertan esandakoak ALEAn eta ARGIAn argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.
SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”, Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena eta Zuriñe Hidalgo izan ditugu gurean solasAlean.