Jokin Bildarratz

apirila
03
astelehena
19:00
2017

solasalean_kartela_bildarratz_webAukera bazenu, zer galdetuko zenioke Jokin Bildarratzi? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

Jokin Bildarratz Sorron (Tolosa, 1963) EAJko politikaria da, Tolosako alkate izan zen bi legegintzalditan (2003-2011) baita EUDELeko elkarteburu ere. Natur Zientzietan diplomatua eta Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua da. Irakasle bezala lan egin eta Anoetako ikastolako zuzendari izan ondoren, kazetari ibili zen Euskal Irrati Telebistan.
EAJko Eusko Legebiltzarkide izan zen 2001eko irailaren 27tik urte bereko abenduaren 10era arte, Josu Jon Imaz ordezkatuz. Leioako Karmelo Sainz de la Mazaren ondoren EUDELeko lehendakari kargua hartu zuen.

Oraingo honetan GARAko Iñaki Iriondo eta Está pasando en Gasteiz webguneko Olatz Alonso kazetariek egingo dituzte gidaritza lanak eta betiko lez, publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu.

Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Betolaza aretoan. Bertan esandakoak ALEAn argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”,  Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena, Zuriñe Hidalgo, Jone Goirizelaia, Alberto Zerain eta Sabin Salaberri izan ditugu gurean solasAlean.