Janis: Little Girl Blue Amy Berg, 2015, AEB

martxoa
05
asteartea
19:00
2019
Betolaza aretoa

Kortxeak & Krispetak ziklorako euskaraz azpititulatu ostean, oraingoan Filmazpit zikloaren barruan eskainiko dugu “Janis: Little Girl Blue” filma (Amy Berg, 104’, 2015, AEB).

Sinopsia: Janis Joplin (1943-1970) abeslari estatubatuar ospetsuari buruzko dokumentala. Cat Power Estatu Batuetako hegoaldeko rock abeslariak lehen pertsonan kontatzen du nola bilakatu zen Janis Joplin izar. Joplinek urteetan senide, lagun eta laguntzaileei idatzitako gutunen bitartez egiten du kontakizuna, 27 urterekin zorigaiztoko baldintzetan zendu zen arte.

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.