Izar Mendiguren, Paula Amilburu & Aroa Arrizubieta

martxoa
15
osteguna
21:00
2018

Gauekoak Elkarteen Federazioaren udaberriko programazioa abian da, eta beste jarduera ugariren artean Oihaneder Euskararen Etxean saio hau antolatu da elkarlanean.

Bertso-saio honetan emakumeak izango dira protagonista ia bakarrak. Izan ere, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Aroa Arrizubieta arituko dira kantuan eta beraiek izango dira protagonista, baina zirikatzen eta akuilatzen Oier Suarez izango dute.

Martxoaren 8a igaro eta astebetera gai ugari izango dituzte kantuan aritzeko: greba, mobilizazioak, berdintasuna, matxismoa…

Badira urte batzuk Oihaneder eta Gauekoak elkarrekin ari direla lanean, eta aurten ere horrela egingo dute hainbat saio eta lehiaketa antolatuz.

Bertsolariak:

Gai jartzailea: Oier Suarez