Itzal titere tailerra Zurrunka

urtarrila
04
asteartea
17:30
2022
Ur-biltegia

Gabonetai Jai zikloaren baitan, Zurrunka antzerki taldeak itzal titere tailerra eskainiko du Oihanederren.

Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. Agian munduko antzerki mota zaharrena dugu “Itzal antzerkia”. Itzal titere antzerkia haurren sormena eta irudimena lantzeko ezin aproposagoa den aspaldiko teknika dugu. Tailer honetan haurrek beren titereak sortzeaz gain, ohial txuriaren atzean beraien istorioak asmatu eta itzalekin jolasteko aukera paregabea izango dute.

Tailerrak 90 minutuko iraupena izango du eta 6-12 urteko haurrentzat izango da.

Gabonetan Jai ekimena Montehermoso Kulturunearekin elkarlanean antolatu da.

GONBIDAPENAK ETA OHARRAK:

Tailerrerako gonbidapenen erreserba inprimaki honen bidez egin beharko da.

Bertan, 3an edo 4an etorri nahi den aukeratu ahalko da, baina ezingo dira bi egunak aukeratu, hau da, soilik egun batean etorri ahalko da.

  • Epea: Abenduaren 13a, 10:00etatik aurrera
  • Edukiera mugatua.
  • Eskainitako lekuak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango dira.
  • Tailerra hasi eta gero, helduak joan ahalko dira eta bukatzen denean bueltatu.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da.