Irri Barra Gauak: GuDua Asier Hernandez eta Dorleta Urretabizkaia

abuztua
29
osteguna
20:00
2019
Falerina taberna

Aurtengo Irri-barra gauak jaialdian bi proposamen berri izango dira Falerina lorategian umore gauez gozatzeko: Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandezen  GuDua, eta Mikel Bermejoren Euskal Herritik kanpo.

Lehenengo egunean GuDua ikusteko aukera izango dugu, 2018ko Donostiako Poltsikoko Antzerkiaren 27. edizioko proiektu finalista eta horretarako sorturiko antzezlana.

Sinopsia:

Alargun geratu berri den EMAKUME desesperatu batek GURU baten kontsultara joko du hil berri den senarrarekin nola hala harremanetan jartzeko asmoz. Baina egoera ez da honek espero duena izango, izan ere, dikzio arazo larriak dituen GURU bitxi honek, arimak kanalizatzeko gaitasuna izaki, protagonistarekin konpondu gabeko kontuak dituzten arima guztiak gorpuztuko baititu ustekabeko egoera askori bide emanez.