ipuina.eus Koldo Izagirre, Mikel Elorza & Ane Gebara

maiatza
08
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Ipuina gure literatur generorik zaharrena dugu eta, aldi berean, modernoena. Ahozkotasunari zor dio bizia baina sariei eta aldizkariei esker aurkitu zuen autonomia, XX. mendean. Aberastasun ezezagun samarra da, halere, genero hau. Euskal literaturaren zati garrantzitsua da, baina ez dago mereziko lukeen bezain hedatua irakurleen artean. 

ipuina.eus webgunean edertasun horren izpi batzuk eskaini nahi izan dituzte sustatzaileek, apurka bada ere ikuspegi orokor eta osatu samar bat hartu ahal izan dadin gure genero bihurri honetaz

Koldo Izagirre idazlea eta SUSA argitaletxeko kide Mikel Elorza Oihaneder Euskararen Etxera hurbilduko dira egitasmoaren berri ematera. Ipuin kontaketa ere izango da eta horretarako Ane Gebara ipuin kontalari arabarra edukiko dute taulakide.