1
940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu “Neskatoak” dokumentalak. Frankismoaren urterik gogorrenetan, familia atzean utzi, eta bizimodu hobe baten bila joan ziren emakume horiek, nerabe eta neska gazteak. Baldintza gogorretan aritu behar izan zuten, 12 eta 14 orduko lan-jardunetan; askotan kontraturik eta paperik gabe;
eta pasaporterik gabe, muga gordeka pasa behar izan zuten hainbestek. Baztan-Bidasoako 15 emakumeren bizipenak biltzen ditu euskaraz sortutako dokumentalak.
Proiekzioaren ostean Jon Abril Olaetxea (Bera, 1975) zuzendariarekin solasaldia egingo da. Abril kazetaria da, baita kultur kudeaketan aditua ere, eta gaur egun Elhuyarren dabil lanean, partaidetza teknikari moduan. Hainbat hedabidetan lanean eta kolaboratzaile lanetan jardun ostean, hau du bere lehen dokumentala zuzendari moduan.




