Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada

otsaila
15
astelehena
17:30
2016

UEUk antolatutako ikastaro honen bitartez, egungo gizarte edota egoera kultur anitzak ulertzeko, kudeatzeko eta aztertzeko tresnak eskainiko dira. Egunerokoan inguratzen gaituzten egoeretatik harago, alor desberdinetatik aniztasun kulturala era egokian kudeatuta duen balio positiboa azalduko da.

Sakoneko ikastaroa izan gabe, begirada eta ezagutzak zabaldu nahi dira, zertzelada desberdinak eskainiaz eta hausnarketa sustatuz.

Ikastaroa bi astelehenetan emango da: otsailaren 15ean eta 22an.

  • Ordutegia:  Otsailak 15 eta 22, 17:30-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8 ordu
  • Matrikula-prezioak:
    • Orokorra: 36,00 €
    • Ikasle, langabe eta erretiratuak: 32,40 €
    • UEUko bazkideak: 27,00 €
  • Matrikula-epea: Otsailaren 7ra arte
  • Izena emateko: hemen
  • Irakaslea: Samira Goddi
  • Helburuak:
    • Migrazioen zergatia, errealitatea eta eraginaren inguruan hausnartzea
    • Aniztasun kulturala era positiboan kudeatuta, gizartean duen onura onuragarriaz jabetzea.
  • Edukiak:
    • Migrazioak (analisia, doluak, erronkak,atzerritartasun legea)
    • Kultur aniztasuna (aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak)
    • Identitateen eraikuntza (jatorria, hizkuntza, kohesioa)
    • Kultur aniztasunaren kudeaketa (aurrelana egitea, praktika onak eta baliabideak)
    • Kultur aniztasuna kudeatzeko politikak Europan (estatuak, hezkuntzan)
    • Kultura arteko bitartekaritza (faktore anitzeko metodologia)
    • Zeharlerrotasunaren begirada
    • Elkarbizitza eta parte hartzea (elkartegintza, ahalduntzeko guneak eta aukera berdintasuna)