Hizkuntza gutxituak: hil ala bizi (3. saioa) Egin beharrekoak definitu

azaroa
26
asteartea
19:00
2019
Ortuño

Garabide elkarteak proposatuta hizkuntza gutxituen inguruko hainbat mahai-inguru antolatu dira udazkenerako. Ekitaldi hauetan, Euskal Herrian azken 60 urteetan izandako euskararen biziberritze prozesua ezagutzera emango da, eta bestalde, munduko beste jatorrizko hizkuntzek gaur egun bizi duten egoera ere azalaraziko da.

Hirugarren mahai-ingurua, hizkuntza gutxituen etorkizunari buruzkoa, azaroaren 26an izango da, eta “Egin beharrekoak definitu” du izenburu.

Partaideak honako hauek izango dira:

  • Gartzen Garaio (Aiaraldea Ekintzen Faktoria)
  • Isabel Arias (Tafallako Garces de los Fayos Ikastola)
  • Aitor Aldasoro (Beasaingo Udala)

Aurkezle eta gidari: Iñaki Lazkano (Oihaneder Euskararen Etxea)

Garabide (r)ekin elkarlanean