Bigarren urtez jarraian Hizki Laburren Lehiaketa burutu da urria eta azaroa bitartean. Gauekoak programak sustatutako ekimenak gazteen sorkuntza literarioa bultzatzeko asmoa du, eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza izan du. Baita Vital Fundazioaren babesa ere.
Kontakizun laburren lehiaketaren irabazleen berri emateko, ekitaldi berezia antolatu da egun honetarako: Aroa Arrizubieta bertsolariak lan irabazleak ezagutzera emango ditu eta Jon Basaguren musikariak kontzertua eskainiko du ekitaldiari amaiera emateko.
16 -30 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izan da, eta erronka bat izan du oinarri: hitz jakin baten inguruan, gehienez 1000 hitz erabilita, istorio bat asmatzea. Aurten aukeratutako hitza “oihartzun” izan da.
Ekitaldirako gonbidapenak azaroaren 19an, 12:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira hemen.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.