Hesian Kontzertu akustikoa eta diska-aurkezpena

abendua
13
Osteguna
19:00
Ortuño aretoa

Hesian taldeak Hasiera diska berriaren aurkezpen emanaldia eskainiko du.

Zaleen galderak erantzuteaz gain, zenbait kanta modu akustikoan joko dituzte Zuriñe Hidalgo abeslariak eta Fran Urias gitarra joleak beren lan berriaren aurkezpenean. 

Musika indartsua eta bizia, haizeekin eta neska-mutil ahotsekin hornituriko pop-rock / punk-rock melodikoa. Hitz sakonak eta konprometituak, borrokalariak, esanahiez beteak eta itxaropentsuak, iluntasunean argia bilatzen dutenak. Horixe da Hesian.

Sarrera librea eta doakoa aretoa bete arte.

11 Ber Bi Festibalaren barruko ekitaldia.